Jatetxea  
  Instalazioak  
  Zerbitzuak  
  Espezialitateak  
  Non gauden  
  Harremanetarako  
   








|Castellano|
 
   
 
Espezialitateak
 
 


Ohiko jakiek belaunaldiz belaunaldi bilakaera bat izan dute, gure izaeraren ondorio. Baina horrek ez du esan nahi gure sustraiak ahaztu ditugunik; alderantziz, gure sukaldaritzan oso leku garrantzitsua dute.

 
 
 

 


Hori guztia islatzen da gure karta zabal eta menu pertsonalizatuetan. Adituak gara bazkari berezietarako eta ospakizun garrantzitsuetarako menuak prestatzen .



Bereziki, Haragiak, punta-puntako kalitateko Arrainak eta primerako Mariskoak nabarmendu nahi ditugu.
Hona hemen Kantabria Jatetxearen iradokizuna: hasteko, urdaiazpiko iberikoa; jarraitzeko, foie ogi-xerra xigortu eta piku-konpotarekin; ondoren, txipiroi, otarrainxka eta zigalatxodun entsalada epel eder bat; dasta ezazu azpizuna, goarnizio gisa oporto-saltsan egindako onddoekin; ederra benetan.


Baina, frijituak dira ezbairik gabe, Kantabria Jatetxeko platerik bereizgarriena askotariko.Eska itzazu, eta kroketa, otarrainxka, pla-pla egindako piperrak eta urdaiazpiko- eta gazta-biribilki bikainak dastatu ahal izango dituzu


Ez ahaztu gure etxeko postre bikainak, belaunaldiz belaunaldi ikasitako errezetak jarraituz eginak. Postre-dastatze aparta; aho zabalik utziko zaituzte. Gazta-tarta, sagar-tarta, hostopil fin-finak eta txokolatezko muffina, lagungarri gisa izozki finak dituztela.

 
 


 
 
 
Diseinua: www.konektaweb.com   Copyright © Kantabria Jatetxea 2009